Zaldiz paseoak, Antion eta Santa Barbaran
Ormazarreta zalditegikoek Santa Barbaran eta Antion zaldiz paseatzeko aukera ematen dute. Larunbatean egongo dira bertan: 11:30etik 13:00etara Santa Barbaran eta 17:30etik 19:30era Antion. Ordu erdiko paseoaren truke 10 euro ordaindu behar da. Taldeentzat (gutxienez bost lagunekoak izan behar dira) ordutegi moldagarria dute. Taldeek 616 26 76 85 zenbakira deitu behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide