Iker Serranok Bidasoarekin fitxatu behar du
Iker Serrano eskubaloi jokalari urretxuarrak Bidasoarekin fitxatu behar du. Frantziako bigarren mailako Mulhouse taldean beste bi urterako kontratua zuen, baina taldea desagertu egin da eta nahi duenarekin fitxatzeko aske gelditu da. Serranoren ametsa egunean baten Bidasoara itzultzea zen (Irungo taldean jokatu zuen gaztetan), baina aukera espero baino lehenago heldu zaio. Izan ere, bere bikotekidea Mulhouse-tik gertu ikasten ari da eta han gelditu beharko da. Gaur edo bihar sinatuko du kontratu berria. Bidasoan Markel Beltza zumarragarrarekin jokatuko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide