Urretxuko udalak Agerre baserrira doan bidea konpontzea erabaki du, dagoeneko oso egoera txarrean baitago. Lanak astelehenean hasi ziren. Lanak Lurkide Hondalanak enpresari esleitu zaizkio Foru Aldundiaren %55eko laguntzarekin eta hiru astetan amaituta izatea espero dute.