Zumarragako Udalak artxiboko lan bat gazteleratik euskarara itzultzeko beka atera du
Zumarragako Udalak artxiboko lan bat gazteleratik euskarara itzultzeko beka atera du. Beka 1.200 eurokoa izango da eta izena emateko epea datorren ostegunean amaituko da. Unibertsitate titulua edukitzea eta euskara maila (C1, C2, EGA) egiaztatzea ezinbestekoa da. Itzulpengintza alorrean esperientzia edukitzea baloratuko da.
1877tik 2015era bitarteko udal erroldak oinarri hartuz, Udaleko Artxibo Teknikari eta Historia Garaikidean Doktoreak burutu duen ikerketa itzuli beharko da (600.000 karaktere inguruko dokumentua), urriaren 1etik azaroaren 30a bitarteko epean. Bekadunak ikerketa lanaren egilearekin eta euskara zerbitzuko teknikariarekin zalantzak argitzeko aukera izango du. Itzulpena liburu modura argitaratuko da, gaztelerazko bertsioarekin batera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide