EAJ izan da alderdi bozkatuena Urretxun eta Zumarragan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan dira gaur. Urretxun EAJk 1.285 bozka lortu ditu, EH Bilduk 948, PSE-EEk 442, Ahal Duguk 430, PPk 119 eta Ciudadanosek 49. 2012ko hauteskundeekiko, EAJk 11 boto galdu ditu, EH Bilduk 162, PSE-EEk 292 eta PPk 55.
Zumarragari dagokionez, EAJk 1.518 bozka lortu ditu, PSE-EEk 1.053, EH Bilduk 990, Ahal Duguk 792, PPk 286 eta Ciudadanosek 70. EAJk 36 boto irabazi ditu, PSE-EEk 572 galdu ditu, EH Bilduk 253 galdu ditu eta PPk 59 galdu ditu. Duela lau urte PSE-EE izan zen alderdi bozkatuena EAJren aurretik eta gaur bigarren alderdi bozkatuena izan da, EAJren atzetik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide