Abesbatza txekiar batek Antion abestuko du igandean
Igandean, 13:00etan, Ceska Pisen abesbatza txekiarrak Antioko baselizan kontzertua egingo du. Abesbatza hau Donosti Ereski elkartearen eskutik etorri da Euskal Herrira. Iaz beraiek joan ziren Pilsenera (hiri hau Europako Kultur Hiriburua izan zelako) eta aurten txekiarrek bisita itzuli diete.
Igandekoa ez da asteburu honetako kontzertu bakarra izango da. Larunbatean, 18:00etan Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserriko dolarean, Ensemble Diatessaron taldeak joko du. Autobusa 17:30ean irtengo da Elizkaletik. Antioko musikaldiko azken kontzertua izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide