Ostiralean hasiko da zineklub denboraldia
Ostiral honetan hasiko da zineklub denboraldia, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ostiralean Corazón gigante pelikula islandiarra emango dute, urriaren 14an Lobo jordaniarra, urriaren 28an 45 años britainiarra, azaroaren 11n El abrazo de la serpiente kolonbiarra, azaroaren 25ean Mi hija, mi hermana frantziarra eta abenduaren 16an Nuestra hermana pequeña japoniarra. Aipatzekoa da azaroaren 25eko pelikula Thomas Bidegain zuberoarrak zuzendu duela. Sarrerek 4 euro balio dute. 35 euroko bonoak ere salgai daude. Bono hauek 10 pelikula ikusteko balio dute (zineklubekoak zein asteburuko film komertziala). Bonoek ez dute haurrentzako pelikulak eta 3D filmak ikusteko balio.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide