Juanjo Aranburu zumarragarra, hirugarren Canfranc-eko kilometro bertikalean
Juanjo Aranburu mendizale zumarragarrak hirugarren postua eskuratu du Canfranc-eko kilometro bertikalean, beterano mailan. Proba atzo izan zen. Korrikalariek 3.800 metroko luzera eta 1.110 metroko desnibela zuen ibilbidea osatu zuten. Helmuga El Porte (2.440 metro) mendiaren gailurrean zegoen. Batazbesteko malda %29koa zen eta toki batzuetan %45eko malda zegoen. Proba Espainiako Koparako baliagarria izan zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide