Zumarragako Udalak herriko gazteen autonomia eta emantzipazioa bultzatzeko diru-laguntzen oinarriak onartu ditu. Alderdi guztiek alde bozkatu dute.
Diru-laguntzak atzoko osoko bilkuran onartu zituzten. Udalak etxebizitza alokairurako eta autoenplegurako (proiektuaren gastuak, lokalaren alokairua, egokitze lanak…) laguntzak emango dizkie, baldintzak betetzen dituzten 18 eta 35 urte bitartekoei. Eskatzaileak Zumarragan erroldatuak egon behar dira.
Alokairurako laguntza jasotzeko, etxea Zumarragan egon behar da eta gaztea ez da etxe baten jabe izan behar. Bere soldata 28.000 eurotik beherakoa izan behar da eta etxe horretan bizi diren guztien soldaten batura 39.000tik beherakoa. Alokairua 600 eurotik gorakoa bada, ezin dute laguntzarik jaso. Zumarragako Udalak 20.000 euro aurreikusi ditu egitasmo honetarako eta diru-laguntzaren zenbatekoa alokairuaren prezioaren %50 izango da gehienez.
Autoenplegurako laguntzei dagokienez, negozioak Uggasaren bideragarritasun plana izan behar du eta egoitza Zumarragan egon behar da. Udalak 10.000 euroko aurrekontua aurreikusi du egitasmo honetarako. Laguntza proiektu, tasa, egokitzapen obra eta alokairu gastuen %50ekoa izango da gehienez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.