Koldo Cadiernok makilari buruzko pintura erakusketa ireki du
Koldo Cadierno artista zumarragarrak Makilari goraipamena erakusketa ireki du gaur Zelai Arizti kultur etxeko erakusketa aretoan. Cadiernok ekialdeko erara margotu ditu bere lanak. Makila omentzea erabaki du, gizakiaren tresna zaharrenetako bat delako eta laguntza handia eskaintzen diolako. Erakusketa urriaren 9ra bitartean egongo da zabalik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide