Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako DVD emanaldiak antolatzen dituzte urtero. Helburua haurrek euskarazko filmak ikustea da. Denboraldi berria igande honetan hasiko da,
Surfak zoratuta pelikula emango dute 17:00etan, Labeaga aretoan. Urriaren 16an
Pipi Kaltzaluze emango dute, 23an
Horton eta 30ean
Fievel eta mundu berezia. Sarrerak euro bat balio du.
Urriaren 9an, berriz, antzerkia izango da Labeagan. Glu Glu Teatroa taldeak, haurrentzako
Hansel eta Gretel lana taularatuko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide