Iñaki Oiartzabal zumarragarrak irabazi du Santa Anastasia jaietako argazki lehiaketa
Helduen mailan hamaika argazkilarik parte hartu dute eta Iñaki Oiartzabal zumarragarrak irabazi du lehen saria. Bigarrena Jokin Antoñanak irabazi du eta hirugarrena Javi Alonsok. Herriko argazkilari onenari dagokion saria Juan Rubiok irabazi du. Haurren mailan, lehen saria Alex Murciegok lortu du, bigarrena Unai Azarolak eta hirugarrena Iker Ruizek. Epaimahaia Josu Perez, Carlos Mediavilla eta Jesus Udabe argazkilariek osatu dute. Sari banaketa ekitaldia asteazken honetan izango da, 19:00etan, Urretxuko udaletxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide