Ate irekien egunak Aikur museoan
Ostiralean eta larunbatean ate irekien egunak egingo dituzte Urretxuko Aikur erle museoan. Bi egunetan bisita gidatuak egongo dira eta horietan parte hartzen dutenek erleak ikusteko, udazkeneko eztia abaraskatik ateratzen ikusteko eta Euskal Herriko ezti ezberdinak eta polena dastatzeko aukera edukiko dute. Bisitek ordu eta erdiko iraupena edukiko dute. Ostiralean euskarazko bista 11:00etan izango da eta gaztelerazkoa 12:30ean. Larunbatean, berriz, gaztelerazko bisita 11:00etan izango da eta euskarazkoa 12:30ean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide