Asturiasera joango diren langileen lan baldintzak negoziatzen ari dira
Arcelor Mittaleko langile batzordea eta zuzendaritza Asturiasera joan behar diren langileen lan baldintzak negoziatzen ari dira. Atzo bilera egin zuten, baina ez zen akordiorik egon. Enpresak bi gauza eskaini dizkie Asturiasera joango diren langileei: hiru hilabeteren bueltan enpresa utzi eta indemnizazioa kobratzeko aukera eta lan egindako urte bakoitzagatik 30 eguneko indemnizazioa. Madriletik Zumarragara etorritako langileek 18 hilabete izan zituzten hemen gelditzea edo enpresa uztea erabakitzeko. Zuzendaritzaren helburua langileek enpresa uztea dela eta langileena enpresan jarraitzea dela esan du langile batzordeak. Langileen ordezkariek Asturiasera joango diren langileei Zumarragan zuten soldata mantentzea eskatu dute. Bestalde, enpresak langile guztiak Asturiasera joan beharko direla esan du. Euskal Herriko lantegietan ez omen dago beraientzat tokirik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide