Urretxuko Udalak antolatuta, Pedro Luis Uriartek kontzertu ekonomikoari buruzko hitzaldia emango du ostegunean, 19:00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrera doakoa da eta saioa gaztelaniaz izango da.
Uriarte Ekonomia Zientzietan eta Zuzenbide Lizentziaduna da. Industria arloko hainbat enpresatan lan egina da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailburu izan zen 1980-84 legealdian, Carlos Garaikoetxearen gobernuan. 1994an, BBV bankuko kontseilari izendatu zuen, eta BBVA sortu zenean, banketxeko lehendakariorde izendatu zuen. Egun, Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziaren lehendakaria da.
2015eko azaroan,
El Concierto Económico Vasco: una visión personal liburua argitaratu zuen. Hango edukien zati bat, izen bereko
webgunean ere aurki daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide