Stylo ile-apaindegiaren eta Irina Tartarovaren kanpaina, bularreko minbizia ikertzeko
Datorren asteazkenean Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Stylo ile-apaindegiak eta Irina Tartarova gozogintza kreatiboak ekintza bat antolatu dute ikerketara bideratuko den dirua biltzeko. Igandetik datorren asteko larunbatera bitartean, Stylon egindako apainketa bakoitzeko euro bat bideratuko da ikerketara. Gainera, bezeroek 1,5 euroko aportazioa egin dezakete eta trukean lazo arrosaz apaindutako cupcake bat eramango dute etxera. Cupcake-aren balioaren erdia ikerketara bideratuko dute. Cupcake-ak Irina Tartarovan ere erosi ahal izango dira aste osoan zehar.
Bularreko minbizia mendebaleko emakumeen artean gehien ematen den minbizia da. Zortzi emakumetatik batek minbizi hori pairatuko du bera bizitzan zehar eta gizonezkoek ere izan dezakete. Ikerketa oso garrantzitsua da, minbizia sendatzea ahalbidetzen duen gauza bakarra baita.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide