Juan Karlos Korta ezkiotarrak eta Euxebio Zabala zumarragarrak Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketa irabazi dute. Sari banaketa larunbat gauean izan zen Donostiako Silken Amara Plaza hotelean. Ekitaldian Maite Cruzado Aldundiko Turismo zuzendariak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu zuten. Zumarragako Udalak Antioko litografia bana oparitu zien mundu osoko Euskal Etxeetatik etorritako mus jokalariei.
Txapelketa joan zen aste osoan zehar jokatu zuten, hamabi herrialdetako hamalau bikotek. Korta eta Zabalak hamar partida irabazi eta hiru galdu zituzten. Bigarren postuan Venezuelako bikotea sailkatu da, garaipen bakar batera. Kortak eta Zabalak Kaliforniara bidaia irabazi dute. Han, San Francisco eta Los Angelesen, datorren urteko txapelketan parte hartuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide