Txemari Blancok Hiru Handiak egin du Markel Lopezen alde
Txemari Blanco mendizale zumarragarrak Hiru Handiak mendi ibilaldia egin zuen asteburuan, Hegoak Astinduz elkartearen alde. Elkarte horrek tximeleta azala deituriko gaitza dutenen alde lan egiten du. Horien artean, Markel Lopez urretxuarra dago.
Hiru Handiak orain arteko erronka handiena du. Ibilbideak 100 kilometro eta 5.000 metroko desnibela zituen. Ondategitik Araiara joan ziren eta bidean Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendiak igo zituzten. Zumarragarrak 20 ordu eta 20 minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Blancok tximeleta azala dutenen alde korrika egiten du.Beraien helburua Hegoak Astinduz elkartea ezagutzera ematea eta laguntza lortzea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide