Areizaga plazako etxeak 50 urte bete ditu eta bizilagunak festa antolatu dute asteburu honetarako. Itziar Pildain bertsolaria Areizaga plazako bizilaguna da eta urteurrenari buruzko bertso batzuk idatzi ditu. Igandeko bazkarian bertso hauek abestuko dituzte.
Pozarren bazkaltzera
elkartu gaitezen.
mendi erdi ez baita
erraza betetzen.
Aurrerantzean ere
ospatu daitezen,
jarrai dezagun berdin
elkar aberasten.
Bost portaletan bada
hamaika istori,
guztiak mahai gainera
ditzagun ekarri.
50 urtez
jaso eta tori,
bloke hontan gertatu
da gauza ugari.
Erreka tapatu zen
kendu trenbidea,
baita aparkaleku
ta pasabidea.
Plaza bat eraiki zen
plaza dotorea,
uraren ordez sortuz
jende uholdea.
Auzo honetan bada
izan talantea,
astero juntatu da
talde elegantea.
Ekintzak sortzeko re
ze borondatea,
guzti honen emaitza
gaurko anbientea.
Festak jarrai dezala
mahaiaren ingurun,
falta direnak ere
oroitu ditzagun.
Egun berezi hontan
ozen esan daigun,
horrelako auzorik
ez da sortu inun.
Doinua: Iparragirreren Gitarra zahartxo bat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide