Europako lehen exoeskeletoa Goierri garaian egin dute
Gaur arratsaldean Hank exoeskeletoa aurkeztu dute Urretxuko ONBideratu zentroan. Gogoa enpresak egin du, Goierri garaiko beste hiru enpresaren laguntzarekin: Plasnor, Met-Meka eta Estrulaser Tubo. Teknologia CSICek garatu du (Espainiako ikerketa zientifikoen zentroak). Uggasak eta Gogoak CSICekin hitzarmen bat sinatu zuten eta, horri esker, exoeskeletoa Goierri garaian egin da.
Armadura baten modukoa da eta lesio fisiko eta neuronalak dituzten pertsonei ibiltzen lagunduko die. Aginduak ordenadore baten edo ahotsaren bitartez ematen zaizkio. Bere laguntzarekin, ibili, eseri edo eskailerak igo ahal izango dituzte. Munduan horrelako beste lau bakarrik daude: hiru Amerikako Estatu Batuetan eta bestea Japonian. Gogoa enpresak hainbat eskari ditu eta dagoeneko beste lau fabrikatzen ari da. Datorren errehabilitazioari buruzko jardunaldi batzuetan aurkeztuko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide