Zumarragan ehiztariek gabirai bat bota dutela salatu dute
Eguzki talde ekologistak ehiztariek Zumarragan gabirai bat tiroz bota dutela salatu du. Gabiraia babestutako hegazti bat da. Gertaera duela aste batzuk izan zen. Gabirai eme bat, tiroz zauriturik, Zumarragako etxe bateko balkoian sartu zen babes bila. Ez da osatu eta hil egin da. Gabirai hau ehiza denboraldi honetan bota duten legez babestutako lehen hegaztia da. 2011n Alemaniatik eraztun jarri berria zekarren arrano arrantzale bat bota zuten Pagotxetan. Eguzkik Aldundiak ez duela gertaera hauek ekiditeko nahikoa egiten salatu du. Ekologisten ustez, ehiza elkarteei ardurak eskatu beharko lizkieke eta ehiza egiteko ordua atzeratu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide