Gaztelekun He! Zurre Fest jaialdiko kontzertuak hasi dira
Bost taldek joko dute gaur arratsaldetik gauera bitartean Urretxuko Gaztelekun. Orain, bertako Adiktos al Kaos taldea jotzen ari da eta giroa berotzen ari da jada. Ondoren, Kids of Rage (hardcore, Bartzelona), Drop! (hardcore, Arrasate), Tooth (post hardcore, Gernika) eta Night Shot (hardcore&punk, Burgos) taldeek joko dute. Aurretik, 12:00etan kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarrenen Psikosomatikos herriko taldearekin. Festa aldarrikapenez jantzi nahi izan dute. Aspaldiko eskaera ekarri dute Mutamu kolektiboko musika taldeek, hain zuzen, Urretxuko eta Zumarragako udalei musika lokalak eskatu nahi dizkiete oraingoan ere. Gaur-gaurkoz ez daukate non egin entseguak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide