Estatu espainiar osoko gasolindegietan kafetegiak dituen Autogrill kateak
Urretxu izeneko ogitartekoa jarri du salgai. Oilasko birrineztatu ogitarteko hau Iñigo Perez Urrechu sukaldari urretxuarrak egin du. Perezek Madrilen jatetxeak ditu, telebistan ere lan egiten du eta Autogrill enpresaren irudia da. Euskarazko kartelaren argazkia Gotzon Aranburuk atera du Itziarko gasolindegian eta gaztelerazkoa Gironan ateratakoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide