Urretxuar baten alaba, ETBko 'Origen' saioan
ETB2ko Origen saioko aste honetako protagonista urretxuar baten alaba izango da: Pilar Gartzia Gurtubai mexikarra. Bere aitaren familiak Urretxutik alde egin zuen 1936ko gerran eta, ibilbide luze baten ostean, Mexikora heldu ziren. Han, Pilarren aita euskaldun jatorria zuen emakume batekin ezkondu zen. Gurtubaitarrak Bizkaitik Amerikara joan ziren eta aberastea lortu zuten. Programa martxoan grabatu zuten eta Gartzia Gurtubaik Urretxu ezagutzeko aukera eduki zuen. Emakume honen euskal jatorriari buruzko saioa ostegun honetan emango dute, 22:30ean, ETB2n.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide