Anjel Etxeberriaren oroimenezko haur ibilaldia, igandean
Igandean Anjel Etxeberriaren oroimenezko 29. haur ibilaldia eta haurrentzako mendiko argazkien 7. Ostadar rallya egingo dituzte. Mendizaleak 08:30ean abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik. Saminora igoko dira, handik Oletara joango dira eta ondoren Agiñaga auzora jaitsiko dira. Ekitaldi hau Ostadarren Mendi Astearen barne antolatu dute. Emanaldiak hilaren 21ean hasiko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide