Xabier Zalduaren desafioa bigarren mailako finaletik kanpo utzi zutenei
Duela hilabete Xabier Zaldua aizkolari zumarragarra Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketako finaletik kanpo gelditu zen, sei segundogatik. Finalera pasa ziren sei aizkolariei desafioa bota die, martxorako: 20 kanaerdiko lehenago nork ebaki, Zalduak berak eramandako egurrarekin. Zumarragako aizkolariak San Martin egunerako jarri du zita: 20:00etatik 21:00etara Azkoitiko Isidro erretegian egongo da, lehiakide baten zain.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide