Ramon Yurrebaso aizkolaria hil da
Ramon Yurrebaso aizkolari urretxuarra hil da, 88 urterekin. Hileta elizkizuna bihar izango da, 19:00etan, Urretxuko San Martin de Tours elizan. Yurrebasok Agiñetarekin ikasi zuen aizkoran eta bere garaiko aizkolari handienekin lehiatu zen. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan zezen-plazak behin eta berriro bete zituen, Txurruka, Txikito de Arruiz, Gartziarena, Latasa, Goñi eta Baleztenarekin jokatutako apustuetan. Arerioak bera baino handiagoak ziren, baina bera bizkorra zen. Basarri bertsolari eta kazetariak El hombre eléctrico ezizena jarri zion, La voz de España egunkarian. Garai hartan telebista bakarra zegoen, TVE, eta bera izan zen telebistara eraman zuten lehen aizkolaria. 47 urterekin utzi zuen aizkora jokoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide