‘Hoffmanen ipuinak’ opera, asteartean Zumarragan
Bihar Hoffmanen ipuinak opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londresko Royal Opera House aretotik. Emanaldia 19:15ean hasiko da.
Opera hori Jacques Offenbach alemaniarrak konposatu zuen. Gizon hori 1819an jaio zen eta 1880an hil zen. Herminia de Alkain donostiarrarekin egon zen ezkonduta. Opera hori egiteko, Barbier eta Carre idazleen antzezlan batean oinarritu zen.
Antzezlan hori benetan existitu zen gizon batean oinarritua dago: Amadeus Hoffman. Hoffmanen ipuinak 30 opera antzeztuenen artean dago eta Offenbachen lan ezagunena da. Hiru zati ditu. Zati bakoitzeko protagonistak Hoffman bera eta emakume bat dira: Olimpia panpina mekanikoa, Antonia gaixoa eta Julieta gortesaua. Hiruek Stela bere maitasun platonikoa irudikatzen dute. Informazio gehiago nahi dutenek Urretxu-Zumarragako Opera Lagunak Facebook-era jo dezakete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide