Aginaga auzoko parkearen inaugurazioa
Asteburuan San Martin jaiak ospatu dituzte Aginaga auzoan. Ohiko ekitaldiez gain, parke berria inauguratu zuten. Parkeak haurrentzako jolasak, adinekoentzako gimnasia makinak, neurri ofizialeko toka jokoa, iturria, eserlekuak eta arrapala ditu. Udalaren helburu nagusietako bat landa auzoak bizirik mantentzea da eta San Kristobal auzoan ere parke bat egiteko asmoa du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide