Gaur Ostadar Mendi Asteari hasiera emango diote, Club Vasco de Camping elkartearen erakusketa batekin. Argazkiak hilaren 27a bitartean Zumarragako kultur etxean egongo dira.
Lau emanaldi, haurrentzako mendiko argazkien rallyaren sari banaketa, batzar nagusia eta mendi irteera ere antolatu dituzte. Beroketa bezala, hilaren 6an Anjel Etxeberriaren omenezko haur ibilaldia egin zuten. Ostadarrekoek eskerrak eman nahi dizkiete udalei, Talleres Eitzari eta Gurutze Gorriari emandako laguntzagatik.
Aurtengo lehen bi ikus-entzunezkoak bi zumarragarrek eskainiko dituzte. Astelehenean Juan Mari Gabilondok Euskal Herriko mendiak lana emango du. Emanaldi hau Urretxuko kultur etxean izango da.
Asteartean, berriz, Mikel Diez zumarragarrak Khan Tengri: mendizaletasunaren hizkuntza emanaldia eskainiko du Zelai Arizti aretoan. Diez makina bat tokitan egon da: Alpeetan, Perun, Eslovenian, Kroazian, Marokon, Bolivian, Nepalen…
Iaz Kurgistango Khan Tengri mendia igotzen saiatu zen, Joseba Iztueta gabiriarrarekin batera. Eguraldia zela eta, ezin izan ziren gailurrera igo.
Asteazkenean Joxe Ramon Agirre MarronekGashembrum II ikus-entzunezkoa emango du Urretxuko Labeaga aretoan. Emanaldiekin bukatzeko, ostiralean Javier Camachok Mountain dreams II eskainiko du, Zelai Arizti aretoan. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.
Sari banaketa
Ostegunean, berriz, haurrentzako mendiko argazkien Ostadar rallyaren sari banaketa egingo dute. Ekitaldi hau Labeaga aretoan izango da, 20:00etan.
Azken bi ekitaldiak asteburuan izango dira. Larunbatean, bazkideen ohiko batzar nagusia egingo dute. 19:00etan izango da, elkartearen egoitzan: Zelai Arizti kultur etxean.
Bukatzeko, igandean Nafarroako Lokiz mendizerrara joango dira. Ondoren bazkaria egingo dute. Mendi irteera honetan parte hartu nahi dutenek elkartearen egoitzan (asteartea baino lehen) edo emanaldietan izena eman behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.