Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur arratsaldean Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte Urretxuko Labeaga aretoan. Lehiaketa honetara emakumearen ahalduntzea helburu duten lanak aurkezten dituzte. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu dute. Bi bigarren sari eman dituzte: Mikromatxismoak lana egin duen Itsasoko taldearentzat eta Puska ditzagun eskemak lana egin duten Urretxuko taldearentzat. Lehen saria, berriz, Zumarragako talde batek irabazi du Maryquee(n)rs lanarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide