Larunbatean 80 urtetik gorakoen festa ospatu zuten Zelai Arizti aretoan. Lau lagun omendu zituzten: Joxe Urteaga, Jose Prieto, Julia Guerra eta Angela Mendez. Beraiei egindako elkarrizketak eman zituzten eta ondoren dantza eta musika emanaldiak egon ziren. Bukatzeko, bazkaria egin zuten. 150 lagun inguru elkartu ziren. Gure Txoko jubilatuen elkarteak beste ekitaldi bat antolatu du ostegun honetarako: 18:00etan, Zelai Arizti aretoan, Gernikako Gure Arbola Zaharra antzerki taldeak Nunca es tarde lana antzeztuko du. Hori dela eta, 17:30etik aurrera ez da ekitaldirik egongo herriko jubilatuen egoitzetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide