Gurutz Linazasoro neurologo zumarragarrak burmuina sasoian edukitzeko eta hala alzheimerraren mehatxua urrun mantentzeko aholkuak emango ditu bihar (asteazkena) Zelai Arizti aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.
Ekitaldi hau Zumarragako Udalak antolatu du. Linazasoro neurologo entzutetsuak hitzaldi hau Gipuzkoako herri ezberdinetan eman behar du, hurrengo saioa Donostian izango da, eta bira bere jaioterrian hasi nahi zuen.
Linazasorok herritar guztiak ekitaldira joatera gonbidatu ditu. «Zabaldu nahi dudan mezua honakoa da:?gauza asko egin ditzakegu modu pozgarrian zahartzeko eta gaixotzeko arrisku txikiagoa izateko. Ariketa fisikoa, psikikoa eta soziala eta elikadura oso garrantzitsuak dira. Egunero kirol pixka bat egitea, etengabe gauza berriak ikastea, dieta mediterraneoa jarraitzea, jendearekin hartu-emana izatea, estresa ekiditea eta ondo lo egitea funtsezkoa da».
Guztiok ariketa fisiko apur bat gehiago egingo bagenu (%25 gehiago), milioi bat pertsona gutxiagok edukiko lukete alzheimerra. «Horri beste gauza batzuk gehitzen badizkiogu, hobekuntza handiak egin ditzakegu».
Zumarragarrari ilusio handia egiten dio bere herrira etortzeak. «Zumarragara joatea beti da berezia. Gainera, oraingo honetan lagunek ere hitzaldira joateko asmoa dute. Kontu hauetan emakumezkoak gizonezkoak baino askoz ere arduratsuagoak dira», amaitu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.