La Salle-Legazpi ikastetxeak fatxadetako bat berritu du
La Salle-Legazpi ikastetxeak Filipinar Irlak kalera ematen duen fatxada berritu du. Aldaketa ikusgarria izan da. Horma egitura metaliko urdin batekin estali dute eta izar hori erraldoi bat ere jarri dute. Urdina eta horia La Salleren koloreak dira eta izarra, berriz, logoa. Zumarraga eta Urretxuko udalek obra diruz lagundu dute. La Salle sareak eta familiek ere dirua jarri dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide