Zumarragako jubilatuen etxeko zaharberritze lanak bide onetik doaz. Hilabete honetan bertan lehen fasea amaituko dute eta inaugurazioa sanjoanetan izango da, gutxi gorabehera.
Mikel Serrano alkateak bisita gidatua eskaini zuen atzo goizean. Altuna eta Uria enpresa «oso lan txukuna» egiten ari dela esan zuen eta herriko enpresa batzuk kontratatu dituela azpimarratu zuen. Lehen fasearen aurrekontua 850.000 eurokoa da eta diru hori Eusko Jaurlaritzak jarri du. Bigarren faseko aurrekontua ia 400.000 eurokoa da eta Udala diru hori lortzeko lan egiten ari da.
Eraikinak 1.000 metro koadro ditu eta goitik behera zaharberritzen ari dira. Plazako solairuan taberna eta 40 lagunentzako jatetxea jarri dituzte. Tabernak terraza ere izango du. «Orain arte taberna lehen solairuan zegoen eta bertara heltzea neketsua zen. Beste helburu bat bizilagunak jubilatuen egoitzara hurbiltzea da».
Taberna hau ustiatzen duenak El Salvador auzoko jubilatuen egoitzakoa ere ustiatu beharko du eta lehiaketaren oinarriak aurki emango dira eza- gutzera.
Beheko solairuan ile apaindegia, jubilatuen elkartearen bulegoak, bilera gela, komunak eta billarra egongo dira. Lehen solairuan, berriz, areto handi bat egongo da, jubilatuentzako taberna txiki batekin. Hitzaldiak egiteko, irakurtzeko, kartetan eta bingoan jokatzeko…
Bigarren solairua udalak erabiliko du bere beharretarako, baina jubilatuek ere erabili ahal izango dute beharra dutenean. Gelak modularrak izango dira.
Ganbara
Bukatzeko, ganbara gimnasia egiteko eta dantza taldearen eta abesbatzaren entseguetarako erabiliko dute. Udaltzaingoaren aldagelak ere bertan egongo dira. Aipatzekoa da, lehen ez bezala, igogailua ganbararaino helduko dela. Eskailerak metro eta erdiko zabalera izango du. Lehen metro eskasekoa zen.
Bestalde, ingurumena aintzat hartu dute: eraikina isolatu dute eta leiho guztiak aldatu dituztenez, lehen baino energia gutxiago beharko da berotzeko. Gainera, solairu bakoitza indibidualki berotu ahal izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.