Urretxuko udalbatzak Gurutze Santuko Babes Ofizialeko Etxebizitzen oinarriak onartu zituen atzoko osoko bilkuran. Izena eman nahi dutenek, Etxebiden izena eman behar dute lehenago. Urtarrilaren 15a baino lehen egin behar dute hori. Ondoren, lau hilabete izango dituzte etxebizitza eskatzeko. Etxebizitza Legean jasotzen den moduan, ez da zozketarik egongo: puntu gehien lortzen dituztenentzat izango dira etxebizitzak. Baldintza guztiak betetzen dituztenetatik 16k finantziazioa lortzen badute, promotoreak 22 etxebizitzako bloke bat egingo du.
Erkidegoan 2015eko abenduaren 1etik erroldatuta daudenek bakarrik eman ahal izango dute izena. Urretxun erroldatuta daudenek puntu gehiago lortuko dituzte, noski. Etxebizitzarik ez dutenek edo etxebizitza eduki arren baldintza hauek betetzen dituztenek eman ahal izango dute izena: etxea bizitzeko egokia ez izatea, irisgarria ez izatea edo txikia izatea.
Eskatzaileek urtean 9.000 euro irabazi behar dute gutxienez eta 39.000 gehienez. Genero indarkeriaren biktimek ez dute diru-sarrerarik aurkeztu behar izena emateko orduan eta urritasunen bat dutenek 3.000 euroko diru-sarrerarekin nahikoa dute izena emateko.
Zenbat eta diru gutxiago irabazi eta zenbat eta jende gehiago izan bizikidetza unitateak, orduan eta puntu gehiago lortuko dira. Seme-alabak dituzten unitate monoparentalek, etxebizitza erosteko aurrezki kontua dutenek, hipoteka duten banandutako pertsonek, alokairu publikoak dituztenek eta etxebizitza desegokiak dituztenek ere puntuak lortuko dituzte.
Abenduaren erdialdean bilera bat egongo da. Bertan, udalak eta promotoreak etxebizitzen eta izena emateko baldintzen berri emango dute. Bilerara nahi duten guztiak joan ahal izango dira.
Bestalde, Mutamu kolektibokoak osoko bilkurara joan ziren. Irailean Sarraldeko lokalak urez bete zirenetik musika taldek lokalik gabe daude. Alkateari zer egiten ari den jakin nahi zuten. Jon Luqui alkateak Zumarragak Udalarekin lan egiten ari direla esan zuen. Printzipioz, udalen asmoa Sarralden beste gune bat egokitzea da. 90.000 euro bideratuko dituzte horretara. Aurki Mutamukoekin bilduko dira egitasmo horretaz eta kudeaketaz hitz egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.