Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Zumarragan, kilo bat speed zeramatela
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Zumarragan, droga trafikoa egotzita. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atzo izan zen atxiloketa. Kaleko jantziekin zebiltzan bi ertzainek, lehendik droga trafikoarekin lotura zuten bi gazte ikusi zituzten ibilgailu baten barruan. Bi gazteak “urduri” zeudela ikusi zuten, eta autoa jarraitzea erabaki zuten, Deba-Urolako komisaldegiko beste agente batzuen laguntzarekin. Une batean, gazteak autotik jaitsi eta urruntzen hasi ziren. Ertzainek geldiarazi zituztenean; soinean poltsa bat zeramatela ikusi zuten, eta bertan, kilo bat speed zeramatela. Herrizaingo sailaren arabera, droga kopuru horrek 25.000 euroko balioa izan zezakeen kalean salduta. 24 eta 26 urteko bi gazteak atxilotu egin zituzten, eta epailearen aurretik pasako dira gaur.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide