Abenduko Feria, Urretxuko Gernikako Arbola plazan
Urretxuko eta inguruko herrietako baserritarrek Abenduko Feria ospatu dute gaur arratsaldean. Abenduko lehen asteartean izan ohi da, baina bihar jai eguna denez, aurreratu dute. Eguraldi bikaina lagun, baserritar asko elkartu dira, abereak ikusteko eta aspaldiko lagunekin hitz egiteko. Baserritarren artean 300 euro, lanabesak eta bertako produktuen saski bat zozketatu dituzte. 300 euroak ohiko txekorraren ordez zozketatu dituzte, animaliak zozketatzea debekatuta baitago. Sari potolo hau Txakolin baserriko Jose Migel Elgarrestak irabazi du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide