Semaforoa jarri behar dute Bergarako bidegurutzean
Irimo enpresako bidegurutzean, Bergarara eta Legazpira doazen errepideen artekoa, semaforoa jarri behar dute. Istripu bat baino gehiago egon da eta Udalak eta Aldundiak konponbide bat adostu dute.
Bidegurutze horretan trafiko handia dago eta, gainera, Aparizio auzoko bizilagun askok zeharkatu egiten dute herrigunera egiten dituzten joan-etorrietan. Bizikletentzatako pasabide bat dago eta ez dago seinalizazio bertikalik, baina bizilagun askok zebrabidea dela eta lehentasuna dutela uste dute.
Arazoa konpontzeko, Udalak eta Aldundiak semaforo bat jartzea erabaki dute. Aldundiak argiteria eta seinalizazioa ordainduko ditu. Udalak, berriz, obra zibila egingo du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide