Ostiralean, 22:15ean, Luzio Gabiriaren omenezko 29. bertsolari jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Lau bertsolarik abestuko dute: Andoni Egañak, Alaia Martinek, Andoni Mendiluzek eta Beñat Torres urretxuarrak.
Sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai, Zelai Ariztiko leihatilan. Helduek 10 euro ordainduko dute eta gazteek 7. Saioaren amaieran bertako produktuak biltzen dituen saski bat zozkatuko dute ikusle guztien artean.
Gabiriaren omenezkoa Zumarraga eta Urretxuko bertso eskolak antolatzen du urtero, Santa Lutzi eguna baino egun batzuk lehenago, Zumarragako Udalaren babesarekin.
Bertsozale amorratua
Omendua Gabiriako Bekoetxe baserrian jaio zen eta bertsolaritzarekin lotura estua izan zuen. Umetatik bertsozalea izan zen eta bertsolaritza bultzatzeko lan handia egin zuen, egungoa baino garai zailagoetan: gazteak zaletzen saiatu zen, txapelketak antolatu zituen, epaile lanak egin zituen eta bertsoak ere abestu zituen.
Bertso jaialdi hau bera hil zenean antolatu zen lehenengoz. Bertso eskolakoen ahaleginari esker, Gabiriak horren gustuko zuen bertso giroaz gozatzeko aukera dute Urretxu eta Zumarragako bertsozaleek. Izan ere, urtero punta-puntako bertsolariak ekartzen dituzte.
Aurten ere lehen mailako bertsolariez gozatzeko aukera egongo da. Egañak lau aldiz irabazi zuen Euskal Herriko txapelketa eta bertsogintzan aro bat markatu du. Martin punta-puntan dabil, iaz Gipuzkoako txapeldunorde izan zen, eta jarraitzaile asko ditu. Mendiluzek, berriz, urte asko daramatza gailurrean. Gipuzkoako txapelketa birritan irabazi du eta txapelketa nagusiko finalean ohikoa da.
Aurten Zumarraga eta Urretxuko bertso eskolako kide batek ere parte hartuko du. Aspalditik zuten taldeko bat Gabiriaren omenezkoan oholtzara igotzeko gogoa eta Torresi egokitu zaio ohore hori. «Gogoz eta ilusioz» dago, bere burua ondo prestatu du eta maila ematea espero du. Saioan zehar bertso eskolako gaztetxoek ere abestuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.