Beasaindik datozen autoak ere Okendotik sartu ahal izango dira herrira
Urtea amaitu aurretik Beasaindik datozen autoak ere Okendo kaleko sarreratik sartu ahal izango dira Urretxu eta Zumarragara. Azkoititik datozenek bidegurutze hau erabili dezakete, baina Beasaindik datozenek ez. Hori dela eta, Eitzatik sartzen dira. Sarrera berriari esker, Eitza, Elizkale eta Bidezarren trafiko gutxiago egongo da eta erdigunera sartzea errazagoa izango da. Aldundia da obra egiten ari den erakundea, Zumarragako Udalak eskatuta. Mikel Serrano alkateak prentsaurrekoa eman du gaur bidegurutzean bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide