Urretxuko eta Zumarragako Santa Lutzi azoka ate joka dago. Abenduaren 13aren bezperetan mugimendua igartzen da jada bi herrietako kaleetan. Azokak hartuko dituen inguruak postuz hornituta daude jada, eta giroan ere nabari da jai eguna gertu dagoela.
Santalutzitako azoka Euskal Herriko feria garrantzitsuenetakoa da. Erdi Aroan du jatorria, eta Ezkion sorlekua. 1727ra arte ospatu zen azoka bertan, baina ordutik aurrera Urretxura lekualdatu zen. XIX. mendearen erdialdean Zumarragara zabaldu zen azoka. 1994tik bi herriak elkarlanean antolatzen dute.
Aldaketarik ez egitarauan
Aurtengo egutegian asteartea eta hamahiruarekin egokitu da feria eguna. Superstizioak superstizio baina, jende andana bilduko da urtero legez Urretxuko eta Zumarragako kaleetan barrena. Aste barruko eguna izanik, hori bai, nabarituko da kanpotik datozen bisitarien kopuruan. Bertakoentzako eta ingurukoentzako azoka eguna izango da gehiago aurtengoa. Euskalmetek iragarritakoaren arabera, ez du euririk egingo gainera, eta eguraldia inoiz oztopo izan ez bada ere, lagunduko du kaleak jendez betetzen.
Azokak aurten ere, azken ur-teetako egitarau bera izango du, berrikuntzarik ez apenas. Bertaratuko direnak, dena den, urteroko ilusio berarekin egingo dute azokan zeharreko ibilbidea. Santa Lutzi azokak, izan ere, ez du aldaketa handien beharrik erakargarri izateko.
Azokaren nortasuna
Egitarauan ez da aldaketarik izan urte luzetan, baina bai egiteko moduetan. Orain urte batzuetatik hona sariketak egiten dituzte leihaketen ordez: zaldi eta abereetan, fruta eta barazkietan, oilasko eta kapoietan, eztietan… garai bateko lehiaketa kutsua ekidin aldera.
Santa Lutzi traturako azoka izan da beti, sorreratik, eta zalantzarik ez da, zaldi eta abereen azokak ematen diola nortasuna. Baina, gaur gaurkoz, santalutzitako azoka ez dago ulertzerik bertako produktuz hornitutako postu dotorerik gabe. Baserrietako udazken-neguko produktuen erakusleiho bikaina izaten baita abenduaren 13a.
Omenaldietarako tarterik ere izango da aurtengoan. Hil berria den Ramon Iurrebaso aizkolari urretxuarra gogoratuko baitute herri kirol jaialdian, antolatzaileen ekimenez. 12:30ean hasiko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Goizean pilatuko dira, urtero legez, eguneko ekintza nagusiak, baina arratsaldean ere badago aukerarik: profesionalen arteko pilota partidak hasiko dira 17:00etan, eta idi probak izango dira 18:00etatik aurrera.
Sariak eta dominak banatuko dira parte hartzaileen artean
Ohi bezala askotariko sariketak egingo dira buru eta sorta onenak saritu eta ekoizleen lana aitortzeko asmoz. Pottoka, Euskal Herriko mendiko zaldi, haragitarako zaldi eta Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako abere talde onenak hautatuko dira. Berdin barazki, fruta eta errezil sagar ale eta sorta onenekin. Oilasko eta kapoien artean ere aukeratuko dira onenak. Eskualdeko ezti lehiaketa ere egingo dute. Euskal Herri osotik etortzen dira ekoizleak, baina hitzordu berezia izaten da, batez ere, bertakoentzat.
Feriaren barruan, 24. Argazki Rallya egingo dute
Santa Lutzi feriaren barruan, 24. Argazki Ra-llya egingo dute aurten. Parte-hartzaileek 09:00etatik 10:00etara bitartean eman beharko dute izena (5 euro ordainduta) Aizpuruenea kultur etxean. Zahartzaroaren estereotipoak hautsi izango da gaietako bat; gainontzekoak, egunean bertan jakinaraziko dituzte. Sariak hilaren 23an banatuko dituzte.
Wally bilatu eta ‘selfie’ bat ateratzeko gonbitea
Aurreko urteetan izandako harrera ona ikusita, Non dago Wally? lehiaketa egingo dute aurten ere. Bikoteka edo taldeka parte hartu ahal izango da.?Egin beharrekoa, Wally aurkitu eta mugikorrarekin argazkia ateratzea da. Lehiaketako karpa Areizaga-Kalebarren plazan egongo da, 11:00etatik 14:00etara. Sari banaketa 14:00etan egingo dute, karpan.
EGITARAUA
Astelehena, hilak 12
- 18:00. Arabar?Errioxako 25.?Ardo Azoka. 18:00etatik 21:00etara, upategietako ardoak, pin-txoak eta musika, Iparragirre plazan.
- 19:00. Manuel Ruiz adituarekin, Errioxako ardoen dastaketa. Urretxuko udaletxean.
Asteartea
- 08:00-14:00. Abere feria eta sariketa, Urdaneta hiribidean.
- 08:00-14:00. Nekazaritzako tresnen feria,?La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
- 08:00-14:00. Azoka bereziak: Errezil sagar, fruta eta barazki sariketak. Landareen, eskulanen eta Euskal?Herriko jakien erakusketa eta salmenta.?Euskadi plazan.
- 08:00-14:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta. Euskadi plazan ete trenbide gaineko zabalgunean.
- 08:00-14:00. Fruitu eta barazki sariketak, eta Euskal?Herriko jakien postuak,?Gernikako arbola plazan.
- 08:00-14:00. Gipuzkoako?Eztizaleen?Elkarteak antolatutako Eskualdeko ezti sariketa, Areizaga kaleko arkupeetan.
- 08:00-14:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta.?Iparragirre eta Avenida kaleak.
- 09:00-14:00. Oilasko eta kapoi sariketak,?Areizaga-Kalebarren plazan.
- 09:00-16:30. Arabako?Errioxako 25. Ardo Azoka, Iparragirre plazan.
- 11:00-14:00. Non dago Wally? lehiaketa, Areizaga-Kalebarren plazako karpan. Sari banaketa, 14:00etan egingo dute, karpan.
- 12:30. Herri kirol saioa, Ederrena pilotalekuan. Aizkolariak:
– Larretxea – Mugertza III.a
– Irazu – Mugertza II.a
– Azurmendi – Zaldua
- Harri-jasotzaileak:
– Izeta II.a, Izeta III.a eta Urra.
- Jaialdian, Ramon Iurrebaso zenari omenaldia egingo diote.
- 13:30. Artzain txakurren erakustaldi gidatua Antzarrekin. Zubimusu plazan.
- 17:00. Profesionalen arteko pilota partidak.?Ederrena pilotalekuan.
– Mendizabal – Erostarbe / Gorka – Tolosa
– Elezkano II.a – Zabaleta / Artola – Albisu
- 18:00. Idi probak, Euskadi plazan. Parte-hartzaileak:
– Pablo Aranberri
– Antonio Zabaleta
– Patxi?Aranberri.