Bertsolari gazteen 23. Xenpelar Sariko finala jokatu zuten atzo Errenterian, 150 bat ikusleren aurrean. Sei ziren finalistak, denak ere, aurreko kanporaketak gaindituta sailkatutakoak. Sei horietatik erdiak, goierritarrak ziren: Maialen Akizu urretxuarra, Gemma Urteaga beasaindarra eta Aratz Igartzaba gabiriarra. Aurreneko errondaren ondoren, bi lagun pasa ziren buruz burukora, biak ere goierritarrak: Akizu eta Urteaga. Azkenean, Urretxukoa izan zen nagusi.
Horrela gelditu zen sailkapena:
- Maialen Akizu …………. 594
- Gemma Urteaga ………. 547,5
- Beñat Mujika …………… 362
- Eli Pagola ………………… 361,5
- Aitor Sevier ……………… 357,5
- Aratz Igartzabal ……….. 355
Bertsorik onenaren saria ere, Maialen Akizuk jaso zuen.
Finaleko saioan, aurreneko Xenpelar Saria irabazi zuen eta duela gutxi hil den Juan Mari Narbaiza izan zuten gogoan. Bestalde, 1988ko eta 1990eko txapeldun izan zen Jon Maia omendu zuten, eta bera izan zen Maialen Akizuri txapela jantzi ziona.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide