Egun handia da gaur Urretxun eta Zumarragan, Santa Lutzi feriak hartu baititu herriko kaleak, beste urte batez. Bezperatik ere atzematen zen mugimendua herriko kaleetan, eta gaur ere, goiz asko hasi dira ganaduzaleak lanean. Izan ere, ganadu feria izan da historikoki Santa Lutzi eguneko azoka, nahiz eta azken urteetan, ganadu gutxiago eta bestelako salmenta postu gehiago izaten diren herriko kaleetan.
Egitarauari dagokionean urteroko ekitaldiak izango dituzte aurten ere. Goiz osoan zehar ganadu, barazki, fruta eta artisauen postuak izango dira bi herrietako kaleetan. Eguerdian, lehiaketak eta herri kriol saioa egingo dituzte. Arratsaldean berriz, pilota partidak eta idi probak izango dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide