Urteko egun bereziena iritsi da Urretxu eta Zumarragara, Santa Lutzi feriaren eguna baita gaurkoa, Euskal Herriko azoken artean garrantzitsuenetarikoa eta tokiko herritarrentzako egun benetan kuttuna. Goizean goiz hasi dira lanean, bisitariak heldu orduko, guztia prest izateko. Eguzkia atera aurretik beraz, mugimendu handia izan da Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Abereen kamioiak izan ohi dira lehenengotarikoak iristen. 08:00etatik aurrera Zumarragako Urdaneta hiribidean izan dira abereak, sariketarako ikusgai eta baserritarren artean salerosketarako. Poteoan hasi aurreko ezinbesteko buelta izan ohi da honakoa. Horretaz gain, egon badago zer ikusi eta zer erosi gaur Santa Lutzi ferian; artisautza, gozoak, frutak, barazkiak etabar luze bat.
Argazki galeria hemen
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide