Ospitaleko igoera berritzen ari dira
Eusko Jaurlaritza eta Zumarragako Udala ospitaleko igoera berritzen ari dira. Jaurlaritzak 200.000 euro jarri ditu eta udalak 50.000. Errepidea eta espaloiak berritu behar dituzte, zuhaitzak eta barandilak aldatu eta autobus geltoki berria egin. Igoerako geltokia errepidean bertan zegoen eta autobusek trafikoa oztopatzen zuten. Geltokia errepidetik ateratzeko lorategiari zati bat kenduko diote. Markesina ere egingo dute, erabiltzaileak babestuta egon daitezen. Errepideari eta espaloiei dagokienez, zaharkituta daude. Errepideak zuloak ditu eta espaloia irristakor dago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide