Zumarragako Udalak urtero kirolari batzuk omentzen ditu, beraien ibilbideagatik edo azken urtebetean egindako lanagatik. Aurtengo omenaldia bihar izango da, 12:00etan, udaletxean. Bost kirolari omenduko ditu: Carlos Gago, Imanol Gartziandia, Aintzane Diez, Avelino Olea eta Juan Mari Aldanondo.
Gago abuztuan hil zen. Urola eskubaloi taldeko presidentea izan zen 20 urte baino gehiagotan eta ohorezko presidentea zen. Gartziandia Gagoren eta bere taldekideen lan onaren emaitzetako bat da: Urolan hasi zuen bere kirol ibilbidea, ondoren Elgoibarren jokatu zuen eta egun Asobal ligako bigarren talde onenean jokatzen du: Logroñoko Naturhouse taldean. Champions League-ko azken partida errioxarrentzat hil ala bizikoa zen eta zumarragarrak minutu garrantzitsuenak jokatu zituen: azken hogeiak. Gainera, besoa inoiz ez bezala astindu zuen:?lau gol sartu zituen.
Aintzane Diezi dagokionez, field target-ean aritzen da. Munduko azken txapelketan epaile nagusia izan da. Bukatzeko, Aldanondo eta Olea korrikalari beteranoak dira. 63 eta 70 urte dituzte, baina oraindik inguruko lasterketa ia guztietan parte hartzen dute. Gainera, iazko udazkenean Aldanondok bere ametsa bete zuen: New York-eko maratoian parte hartu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.