Goierri garaiko futbol, saskibaloi, eskubaloi eta areto futbol taldeek (Urolak, Goierrik, Ilintxak, Andraitzek eta La Sallek) kirolaren balioak landu behar dituzte elkarrekin. Hasteko, bihar hitzaldi bat egongo da Legazpin eta hilaren 29an solasaldi bat Urretxun. Ekimen hau Urola Garaia Mankomunitateak bultzatu du.
Kirolaren balioei buruzko gaiak udalen eta kirol elkarteen kezka piztu du. Izan ere, kirol ekitaldietan jarrera ezegokiak ikusten dira. Baita haur eta gaztetxoak protagonista dituzten kirol ekitaldietan ere.
Egitasmo hori Pello Biain zumarragarrak koordinatuko du: bera izango da klubekin hartu-emana izango duena eta hilaren 29ko mahai-ingurua gidatuko duena.
Biain Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da eta UGLE ikastetxean eskolak ematen ditu. Eskarmentu handia du balioen eta adimen emozionalaren arloan.
Bihar, 19:00etan, kirol munduko langileentzat hitzaldi bat egongo da Legazpiko kultur etxean. Ekitaldi hori klubetako teknikarientzat antolatu dute, baina kirol begiraleek eta ikastetxeetako irakasleek ere parte har dezakete.
Hilaren 29an, berriz, mahai-ingurua egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan. 19:00etan hasiko da. Goierri garaiko udal ordezkariek eta bertako kirolari ezagunek parte hartuko dute. Azken horiek beraien bizipenen berri emango dute, besteak beste.
Horretaz gain, Balioak jokoan izenburupean egingo den solasaldi horretan galdera hauei erantzuten saiatuko dira: Haur eta gazteen kirola zer da, entrenatu eta irabazi-galtzeko jokatzea bakarrik? Partida bera baino zerbait gehiago jokatzen al dugu haur eta gazteak lehiaketa ba-tean aurkari direnean? Kirolak transmititu behar al du garaitzeko teknikak eta estrategiak baino zerbait gehiago? Kirolaren bidez hezi ere egin behar da ala gura-soek eta eskolak bakarrik hezten al dute? Zein balio bultzatu behar ditu kirolak? Nork egin behar du lan hori eta nola? Ekitaldi horretan nahi duten guztiek parte har dezakete.
Hurrengo pausoak
Biharko hitzaldiaren eta hilaren 29ko mahai-inguruaren ostean, klub bakoitzak bere kasa landuko du gaia. Saio batzuk egingo dituzte beraien haur eta gazteekin, kirol lehian balioek duten garrantziaz jabe daitezen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.