Urretxu eta Zumarragako udalek aurrekontuak onartu zituzten atzo. Zumarragak 12 milioiko aurrekontua izango du eta Urretxuk 8,7koa. Arcelor Mittalen itxiera dela eta, Zumarragako diru-sarrerak %13 txikitu dira.
Zumarragan PSE-EEko zortzi ordezkariek aldeko botoa eman zuten. EH Bildu eta EAJkoek aurka bozkatu zuten eta Irabazikoa abstenitu egin zen.
Murrizketa handienak Herri eta Landa Garapenean (%30) eta Ingurumena, Ur eta Saneamenduan (%12) eman dira. Jose Mari Bermejo Ogasun batzordeko buruak bi batzorde hauetan egin beharreko inbertsio handienak dagoeneko egin direla esan zuen.
Mikel Serrano alkateak Arcelorren itxierak aldaketa dakarrela onartu zuen. “2017ko aurrekontua azken urteotako txikiena da. Inbertsio gutxiago egingo ditugu, baina zerbitzu sozialak mantenduko ditugu. Gizarte zerbitzuak eta kalitatezko enpleguaren sorrera dira gure apustuak”.
Inbertsioei dagokienez, jubilatuen egoitzaren zaharberritzea bukatuko dute, zinerako proiektore berri bat erosiko dute, Urdaneta (1-7 eta 2-8), Busca Sagastizabal (2, 3 eta 4) eta Iparragirre hiribidearen atzealdea zaharberrituko dituzte, GI-632 errepide zaharraren bulebarizatzea hasiko dute eta herriaren goialdeari buruzko azterketa eskatuko dute.
Sustapen Ekonomikoko batzordeburuak, Rosa Maizak, enpresa txiki eta ertainetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko emango diren laguntzak azpimarratu zituen. Bestalde, udalak ekonomia sustapenean 300.000 euro inbertituko dituela eta Eusko Jaurlaritzak Zumarraga lagundu beharreko herrien zerrendan sartu duela esan zuen.
EH Bilduk eta Irabazik herritarren parte hartzea bultzatzeko eskatu zioten gobernu taldeari eta EAJk ekonomia suspertzeko ahalegin handiago egin behar dela esan zuen.
Urretxuko Udalak ere ostegunean onartu zituen aurrekontuak. Hemen, EAJ eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, EH Bildu abstenitu egin zen eta Irabazik aurka bozkatu zuen. Udalak auzoetan bilerak egin ditu aurrekontuak prestatzeko eta bilera hauetan 165 bizilagunek parte hartu dute.
Urretxuko Udalak 8,7 milioiko aurrekontua onartu du. Iazko abenduan onartu zuenak 370.000 euro gehiago zituen. Izan ere, 2016an bi egitasmo urbanistiko egon dira (Ormazabal eta Gurutze Santu) eta 2017an bakarra egongo da (Gurutze Santu).
Gizarte zerbitzuetan ez da murrizketarik egongo eta udalak 450.000 euro erabiliko ditu zorrak ordaintzeko. Inbertsioen atala 600.000 eurokoa da. Aurten milioi batekoa izan da, aipatutako bi egitasmo urbanistikoei esker.
Hasteko, urteko lehen hilabeteetan, San Martineko haur parkea estaliko dute. Aurrekontua 100.000 eurokoa da. Bestalde, 58.000 euro erabiliko dituzte auzoetan zaharberritze lanak egiteko. Aipatzekoa da Aparizio auzoko etxeetako fatxadak berrituko direla.
Igerilekua berritzeko 1.000 euro gorde dituzte. Sinbolikoa da: igerilekua berritzeko diru asko behar da eta Aldundiak diru-laguntza garrantzitsu bat ematen badu bakarrik berrituko da.
Beste 100.000 euro Hirigintza Plan Orokor berria egitera bideratuko dira. Bestalde, kiroldegian orain arte baino diru gehiago inbertituko da: langileen baldintza duinak bermatuko dituen enpresa bat erakartzeko eta zerbitzua hobetzeko. Gainera, pilotalekuko taberna, komunak eta aldagelak berrituko dituzte. Bai Urretxuk eta bai Zumarragak diru gorde dute rock taldeei entsegu lokalak eskaintzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.