Urretxun Bizi Gara ekimeneko diplomak banatu dituzte
Urretxuko Udalak Urretxun Bizi Gara ikastaroko diplomak banatu zituen atzo. Ekimen honetan Urretxura heldu berri diren etorkinek parte hartzen dute. Bertan, herria erakusten diete eta beraien eskura dituzten zerbitzuen berri ematen diete. Helburua kanpotik etorritakoen integrazioa bultzatzea eta bertan jaiotakoen eta kanpotik etorritakoen arteko hartu-emana sustatzea da. Hamar lagunei eman zizkieten diplomak: Jafar Hussain Shah (Pakistan), Elena Pankova (Bulgaria), Delmer Rafael Arroliga (Nikaragua), Elizabeth Esther Mairena (Nicaragua), Pedro Nsue Mba (Ekuatore Ginea), Johana Antonia Etxeberria (Nikaragua), Maria del Carmen Rivera (Kolonbia), Guillermo Nieves (Kuba), Farha Al Amine (Sahara) eta Ilyas Ahmad (Pakistan).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide